Lau urteko umeei ematen zaizkien karate klaseak. Sartu hemen.
07-09-2011 ¦ giartzu
Lau urteko umeei ematen zaizkien karate klaseak.
Gutun honen bitartez, gure ustez haurren garapenerako benetan garrantzitsua den gai bati buruzko informazioa eman nahi dizuegu.
Umeek oso adin ona daukate (4-5-6 urte) karatea moduko kirol oso bat (koordinazioa, mugimenduaren abiadura egokia, motrizitatea, errespetua, autoestimua...) praktikatzen hasteko. Hori dela eta, Giartzu gimnasioan klase bereziak prestatu ditugu lau urtetik aurrerako umeentzat. Badakigu ume txikiek energia kanalizatu beharra daukatela, batzuk soberan daukaten bizitasuna kontrolatu eta deskargatu ahal izateko eta beste batzuk energia norberaganatzen ikasi eta gorputza eta burua sosegu eta ariketa fisikoarekin erlazionatzen ikasteko.
Umeek klase bereziak behar dituzte, ondo prestatutako eta bere ardurapean ume kopuru jakin bat izango duen Sensei (irakasle) batekin, umeek ikaskuntza eta kontrol pertsonalizatuagoak ezin besteko baitituzte.
Lau urteko umeei ematen zaizkien karate klaseetan, oso ondo pasatzen dute adin horretarako egokia den ariketa egiten duten bitartean; halaber, lehen aipatu dudan moduan,u energia negatiboa botatzen dute eta energia positiboa norberaganatu, lagunartekoagoak izaten laguntzeko.
Bukatzeko bakar-bakarrik esatea matrikula zabalik dagoela eta informazioa gehiago nahi baduzue zuen esanetara gaudela
Maria Isabel Hurtado
