AURPEGIKO TRATAMENDUAK

- Perladun maskararen bidezko tratamendua, Egokia estres-sintomak dituzten azalentzat. Hidratazio eta argitasun handia azalarentzat. Tratamendu benetan garrantzitsua udazken-negu aldera.
- Lift Defense tratamendua, Zimurrak eta adierazpen-lerroak dituzten azalentzako programa, peptido, aminoazido eta proteina bidezkoa.Betetze-efektua zimur txikientzat.
- Irrati-frekuentzia bidezko tratamendua, Emaitza ikusgarriak, aurpegiko eta lepoko azalaren tiraketa eta birmoldaketa, masailalboak jaustea saihesten du. Komenigarria 40-45 urtetik aurrera.
- Oxigeno bidezko tratamendua, Tratamendu-programa hau benetako iraultza izan da tratamenduen munduan; desintoxikatzailea da eta hidratazio eta nutrizio gaitasun handiak ditu. Zelulen arteko harremanez arduratzen diren zitokinak ditu eta baita oxigenoa ere, zelulen arnasketa areagotzeko. Komenigarria da 30-35 urtetik aurrera urtaro batetik bestera pasatzerakoan. 35 urtetik aurrera, zaintza erregularretan, defentsa handia eskaintzen dio azalari.
Azidoen bidezko tratamendua,
Active Contour: Tratamendu berria betazaletako poltsen kontra. Emaitza onak eskaintzen ditu. Begien inguruko azala indartzen duenez, begietako poltsak eta begi-zuloak txikitu egiten dira. Tratamendua 5 saiotan egiten da eta ondoren mantentzea erraza eta erosoa da.
O2 Excel Therapy: Tratamendu ikusgarria begietako poltsa eta zimur txikien aurka. Tratamenduaren erabilera eta prozesua arazoaren garrantziaren araberakoa izango da.
Zimurrak desberdinak direlako, desberdindu egiten ditugu
