« Itzuli albistegira

UZTAILEAN: EMAKUMEZKOEN DEFENTSA PERTSONALERAKO IKASTARO TRINKOA. ARRISKU EGOERETAN NORBERE BURUA DEFENDATZEA. IKASI ZEURE BURUA DEFENDATZEN. Sartu hemen.

2009-07-22  ¦  Giartzu

IKASI ZEURE BURUA DEFENDATZEN

UZTAILEAN: EMAKUMEZKOEN DEFENTSA PERTSONALERAKO IKASTARO TRINKOA. ARRISKU EGOERETAN NORBERE BURUA DEFENDATZEA. IKASI ZEURE BURUA DEFENDATZEN.

Emakumeentzat bereziki prestatutako ikastaroa. Edozein arriskuren aurrean zeure burua defendatzea ezinbestekoa da.

Garrantzitsua da emakumeak jakitea, bere burua defendatzeko gai dela eta horretarako beharrezkoak diren defentsa-mekanismoak izatea, sarritan sentitzen duen segurtasun-eza gainditzeko.

Emakumezkoen defentsa pertsonalaren ezaugarriak • Sistema hau emakumeentzat BEREZIKI diseinatuta dago, gure ezaugarri fisiko eta psikologikoak kontuan izanik • Ahalegin txikia eskatu behar du • Emakume gazteek zein helduek egiteko modukoa izan behar da • Oso garrantzitsua da, lehenik eta behin, erasoa saihesten ahalegintzea eta posible ez bada eraso hori gure aldeko izan dadila lortzea. • Ez da beharrezkoa indar asko izatea, teknikak tokirik ahulenetan aplikatuko baitira • Teknika eraginkor eta segurua ikasten da • Oso ariketa errazak izan behar dira, erraz gogoratu ahal izateko.

Eraso bati aurre egitea ez da erraza eta bertatik onik irtetea arrakasta handia da; horretarako denboraz jakin behar dugu erreakzionatzen, lehenik eta behin, beldurra gaindituz eta, ondoren, egoera desberdinak ahalik eta modurik egokienean konpontzen lagunduko diguten jarraibide batzuk gureganatuta izanik.

IKASTAROA UZTAILEAN.

  1. ordutegitan eskainiko da. GOIZEKO ORDUTEGIA: 11etatik 12etara ARRATSALDEKO ORDUTEGIA: 16:00etatik 17:00etara

    e-mail gimnasio@giartzu.com e-mail estetika@giartzu.com

Informazio gehiago Giartzu Gimnasioan/ Web www.giartzu.com